XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Busturialdea
Olentzaro euskal ekintzailea Gernikan.

Euskalduntze-alfabetatze koordinakundearen iniziatibaz Olentzaro unitario eratu da Gernikan.

Gernikako eskola guztiek hartu zuten parte.

Ikastolek, eskola nazionalek, pribatuek eta institutoak.

Hauetaz gainera, talde kultural guztiak eta sindikatuak ere partaide izan ziren, eta protagonistatza Olentzarori utzirik, alderdi politikoek ere laguntza osoa eman zioten.

Indar bizi guzti hauez asmaturiko Olentzaro euskal ekintzaile porrokatua ibili zen Gernika osoan zehar mila lagun baino gehiago atzetik zituelarik.

Olentzaro izan zen larunbatean Gernikaren lider bakarra, gernikar guztiez onhartu gainera, zeren, beste inoren protagonismorik ez baitzen sumatu.

Olentzarok, ez beste inork ez zuen protagonista izateko ahaleginik ere egin.

Guztiek errespetatu zuten Olentzaroren lidertza.

Beronek emandako agindu guztiak bete zituzten, hala haurrek nola nagusiek.

Eta Olentzarok nahi zuena euskara kaleratzea zen edo hobe, euskara Gernikaratzea, zeren, jakitun Gernikan asanbladak eta beste hainbeste gauza erdaraz segitzen zirela, eta euskara izan zen larunbateko 6etatik 9etara Gernikan entzun zen hizkera bakarra.

Olentzaro Gernikarrak bere ekintzaileei agindu zizkien esloganak hauk izan ziren: Olentzarok ofizialkidetasuna behar du; ikastolak legeztatu; langileok euskara nahi eta behar dugu; euskara lantegira: Euskalerrian, euskara; irakaskuntza euskaraz; Olentzaro Euskararen alde; Olentzaro euskaraz mintzatzen da, eta, gu?; kalean erdara eta kaleak erdaldunak, Euskadin ala Madrilaldean ote gaude?.

Euskal Herria alfabetatu.

400 ikurrin inguru erabili zituzten Olentzaroren lidertzapean ibili zirenak.

Erdiek esaten zuten guk euskaraz, zuk zergatik, ez?, eta beste erdiak Olentzarok euskaraz, eta zuk?.

Txiki eta Otaegiren enparantzan bildu ziren Olentzaroren mila euskal ekintzaileok eta euren artean nahastu ziren beste mila bat ikusle.

Olentzaro erretzen ari zen bitartean, Carreroren kantua, hator, hator mutil etxera eta Eusko Gudariak abestu zituzten jai giro ederrean Olentzaro erre zuten arren, mila ekintzaileok euskara plazaratzearren alde urte osoan lan egiteko erabakia hartu zuten.

Gero Gernika osoa, gabon afaria jateko asmoz, etxeetan eskatatu zen.

Gernikak, hiri hila zirudien gabon gauan.